Datorren urtean, otsailaren 12tik 17ra ospatuko dira Tolosako Inauteriak. Festak antolatzeko hilaren 29an, asteazkenean, 19:30ean, kultur etxean egingo den bilera irekira parte hartzen duten edota interesa izan lezakeen edozein herritar, eragile eta elkarteak gonbidatu nahi ditu Tolosako Udalak.