Tolosa FCk 1-2ko emaitzarekin galdu du Bergararen aurkako lehia. Azken hiru partidak jarraian irabazita zen talde urdina baina, oraingoan markagailuan aurretik jartzea lortu duen arren, Bergarak erdietsi ditu hiru puntuak. Tolosa sailkapeneko zazpigarren postuan dago, bederatzi puntu dauzka. Bost partidatik hiru irabazi ditu eta beste biak galdu.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.