Tolosako Udalaren Osoko Bilkura 2025-09-25

Oinatz Martinez Iturrioz 2025ko ira. 26a, 10:45

Irailak 25, osteguna, Tolosako Udalaren Osoko Bilkura egin da.

1. puntua. Onartzea, hala badagokio, 2025eko uztailaren 30ean egindako aurreko ohiko bilkuraren (7/2025) akta. (00:00:19:17)

2. puntua. Onartzea, hala badagokio, udal langileen 2024ko ordainsarien bigarren igoera aplikatzeari buruzko irizpena. (00:00:47:07)

3. puntua. Onartzea, hala badagokio, irizpen hau: Tolosako hiri-garraio kolektiboko zerbitzu publikoa kudeatzeko zerbitzuaren enpresa kontratistari zehapenak aplikatzeko espedientea iraungitzat jotzekoa. (00:02:25:18)

4. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako udal kirol-instalazioen kudeaketa kontratuaren luzapenari buruzko irizpena. (00:09:35:01)

5. puntua. Onartzea, hala badagokio, Geroegitekoborda SL sozietateak aurkeztutako eskaerari buruzko irizpena, Usabal kiroldegiko taberna-kafetegia gaitu eta ustiatzeko kontratua lagatzekoa. (00:24:21:07)

6. puntua. Onartzea, hala badagokio, Bidebide Tolosa SL (B75168336) enpresaren ordezkariaren eskaerari buruzko irizpena, Euskal Herria plazako hoteleko eta jatetxe-kafetegiko zerbitzuak ustiatzeko eta obrak egiteko emakida-kontratuan, jatetxe-kafetegiari dagokion zatia lagatzekoa. (00:32:21:20)

7. puntua. Onartzea, hala badagokio, Goxara SLU enpresaren 2025eko urtarrileko faktura ordaintzeko irizpena. (00:35:58:11)

8. puntua. Onartzea, hala badagokio, Euskaltegiko prezio publikoen aldaketei buruzko irizpena. (00:37:48:18)

9. puntua. Onartzea, hala badagokio, zerrendatutako instalazioak, eraikuntzak eta obrak interes berezikoak edo udal-onurakoak direla deklaratzeko irizpena. (00:40:02:16)

10. puntua. Behin-behinean onartzea, hala badagokio, Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko «24 Iurre» esparruko aldaketa puntualaren irizpena. (00:43:07:19)

11. puntua. Onartzea, hala badagokio, Arrameleko zubiaren biribilgunea egiteko nahitaezko desjabetzearen presako prozeduran ukitutako ondasunen zerrenda okupatu aurreko akta egiteko eguna eta ordua zehazteko irizpena. (00:44:42:07)

12. puntua. Hasierako onespena ematea, hala badagokio, udal kirol eraikinen erabilera eta zerbitzuak arautzen dituen erregelamenduaren irizpenari. (00:46:28:16)

13. puntua. Berri ematea: Behin betiko onartutzat ematen dela Tolosako Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Integrala. (00:48:25:16)

14. puntua. Alkateak eta zinegotzi delegatuek emandako dekretuen berri ematea. (00:49:20:20)

15. puntua. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien berri ematea. (00:49:52:07)

16. puntua. Galderak eta eskaerak. (00:50:08:01)

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA