Slow Times – Lopez-Mendizabal pasealekua, 13:00
Talde zarauztarrak sentsibilitatea eta dotorezia eskaintzen ditu blues texastarra eta chicagoarra, swinga eta rock-and-roll klasikoa nahastuz. Slow Times Blues Band 2016an sortu zen Zarautzen, Iker Urkiri gitarristaren proiektu gisa. Taldeak hainbat formazio izan ditu, baina egungo laukoteak eszenatokian energia, sentsibilitate eta soul dosi handia eskaintzen du. Texasko eta Chicagoko bluesa, swing-a eta rock’n’roll klasikoa nahasten dituzte, eta horrek zuzenean oso estilo berezia ematen die.
Susan Santos – Plaza Berria, 19:00
Badajozen jaiotako baina aspaldian Madrilen bizi den Susan Santos kitarrajotzailea egungo ospetsuenetakoa da. Bere estilo ausarta eta indartsua blues eta rock estiloetan murgiltzen da. Bere partehartzea ohikoa da Inglaterran, Frantzian zein Herbereetako jaialdietan hango zaleen lilura eta harridurarako. Guztira 6 disko argitara eman ditu. Tolosara eta ohi bezala hiruko formazioan iritsiko da eta esan beharra dago. Susan Santosek zuzeneko indartsuak eta energiaz beteta eskaintzen dituela. Bere azken lana, Skin&Bones (2024) aurkeztuko du.
Shawn Pittman – Plaza Berria, 22:30
Oklahomatik, Texasko bluesaren kondaira bizia. Shawn Pittmanek bere estilo nahastezina ekarriko du Tolosara, The Özdemirs talde turkiarrarekin eta Paul San Martín artista gonbidatuarekin. Ibilbide oparoko artista (1996an grabatu zuen lehen diskoa, 22 urte zituela), eta Matt “Guitar” Murphy, Hubert Sumlin edo Lou Ann Barton bezalako artistekin lan egin du, bai eta B.B King famatuaren telonero gisa ere.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.