Nahi baino zailagoa egin zaio etxeko taldeari garaipena lortzea. Lauburuk izugarrizko bilakaera izan du ligan zehar eta maila erakutsi du urdinen aurrean. Ibarrako taldeak ezin izan du irabazi, baina Tolosarrek lan handia egin behar izan dute talde morea mendean hartzeko.