Asteartitako Pattar Zezenean errekortari onena sarituko da Antxon Maderas 1. sarian

Maider Navarro Alustiza 2025ko ots. 26a, 13:31

Kabila Kultura Elkarteak antolatu du Antxon Eloseguiren omenez.

Kabila kultura elkarteak, Antxon Elosegui Vitoriaren omenez, Pattar Zezenetako errekortari onena sarituko du lehen aldiz ospatuko den “Antxon Maderas Saria”-n. Tonu barregarri eta etxekoi batean egin nahi dutela adierazi dute, baina parte-hartzaileek, Tolosako Inauterietako zezenketetan parte hartzeko, Eusko Jaurlaritzak ezarrita dituen gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte.

Parte hartzaileek, errekorte bezala ezagutzen dena burutu beharko dute, hau da, ganaduari aurrez aurre deitu, bere bidera irten, erasoan errekortea egin eta, aurpegia irabazita, bizkarrez atera, edota salto edo iskin egin. Kabila Elkarteak izendatuko ditu epaileak eta haiek erabakiko dute zein izan den errekortari onena. Haien erabakia apelaezina izango da.

Saria 200 eurokoa izango da, irabazleari inauterien ostean entregatuko zaiona Kabila elkartean. Eguna oraindik, zehaztu gabe dago.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean