Ostegun Gizen

Eguerdian lehertuko da festa

Erredakzioa 2025ko ots. 27a, 08:00

11:00. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.

11:45. Plaza Zaharra. Kabi-Alai elkartearen pregoia udaletxetik. 

12:00etan, suziria jaien hasiera iragartzeko.

12:00. Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik.

16:30. Zezen-plaza. Zezenak, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek girotuta.

Ondoren, kalejira.

17:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Yogurina Borovaren ‘Amona Molona’ ikuskizuna haurrentzat.

18:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Disko-festa haurrentzat Jon Urbietarekin.

19:00. Andre Maria kaletik. Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.

22:30. Txosnagunea, Euskal Herria plaza.Kontzertuak: Revel Noise, Kaparrak eta Dj Engamtix.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA