Mtz. de Rituerto: "Erokeriarik gabeko eromena nahi dugu"

Maialen Bastarrika Luengo 2025eko otsailaren 17a

Hamar egun besterik ez dira falta Inauteriak hasteko. Hortaz, ‘Isabelita’ gunea aurkeztu eta festetan hartuko diren neurri batzuen berri eman du Tolosako Udalak.

Hau izango da 'Isabelita' guneko egitaraua:

  • Ostegun Gizena: Yogurina Borovaren ‘Amona molona’ haur ikuskizuna (17:30) eta Jon Urbietaren disko-festa haurrentzako (18:30).

  • Ostiral Mehea: Euskal inauterien inguruko tailerrak haurrentzat: Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko… Mozorroak sortzeko aukera, joaldunen tailerra, zintzarria jotzeko jolasa eta mitologiarekin lotutako puzgarriak. (16:30-19:00).

  • Zaldunita bezpera: Sukaldaritza tailerra eta postre-lehiaketa 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Ondoren, gazteen bazkaria eta 18:00etan, herriko zenbait gaztek sortu berri duten Ostarte erromeria-taldearen lehen kontzertua. Gazteak aritu dira txartelak saltzen; soberan daudenak kultur etxean eskatu ahal izango dira, larunbatera bitarte.

  • Zaldunita: Mozorroak atontzeko ‘brilli-brilli` postua eta photocalla (11:00-14:00), eta argazki lehiaketa, Atariaren eskutik. Arratsaldean, Rockalean elektrotxaranga (zezen plazatik). Nerabeentzako gainerako bi ekitaldiak, DJ Txekor eta Sune, Plaza Berrian.

  • Astelenita: DJ Jade eta DJ Oihan Vega, Gaztearen eskutik (zezen plazatik abiatuta, eta gero, Isabelita gunean). Psycho Clown anterki eta perkusio taldea (20:00).

  • Asteartita: Potx pailazoaren magia-ikuskizuna haurrentzat (17:30).

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA