Kabi Alai Kuttun izendatu dute ‘Artxiboko Neskak’ konpartsa

Erredakzioa 2025ko ots. 10a, 11:41

80ko hamarkadan estereotipoak puskatzen zituen parodia sorta egiteagatik omendu nahi dituzte.

Artxiboko Neskak izango dira aurtengo iñauterizale kuttuna, eta beraiek izango dute inauterietako txupinazoa botatzeko ohorea. Gipuzkoako Artxibo Orokorraren aurrean jarri ohi ziren talde honek, 80ko hamarkadan sortu zuen konpartsa, eta bi hamarkadaz egin zituzten parodiak. Urtero emakumeak izan dira protagonista nagusiak, hori ohikoena ez zen garai batean. Horregatik, orduko estereotipo guztiak hautsi eta jai parekideagoak sortzeko bide emeateagatik hautatu du Kabi Alai elkarteak konpartsa hori.

Ostegun Gizenean, txupinazoaren aurretik jasoko dute Kabi Alai elkartearen eskutik Kuttuna saria, eta omenaldiaren ostean, Inauterien hasiera iragartzeko suziria jaurtiko dute.

2009an konpartsa moduan ateratzeari utzi zioten, baina oraindik, konpartsako parte-hartzaileek kalerik kale jarraitzen dute inauteriez gozatzen. Aurtengoan ordea, artxibora gerturatuko direla aitortu digute, garai zaharrak gogoratzera.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean