Karrozek eta konpartsek parte hartzeko baimena eta dirulaguntzak eskatu ditzakete

Maialen Bastarrika Luengo 2025eko urtarrilaren 15a

Izena emateko epea urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik. Dirulaguntzak eskatzeko azken eguna berriz, otsailak 10 izango da.

Egitura-eskakizunei dagokienean, karrozek 2,5 m zabal eta 6 m luze izan beharko dute gutxienez. Konpartsen kasuan, berriz, plataformak gehienez 2 m zabal eta 3 m luze izan behar du. Plataformarik gabeko konpartsak ere izan daitezke.

Kopuru erlatiboei dagokienean, irizpide ezberdinak hartuko dira kontuan, eta puntuazioaren araberako diru-ekarpen proportzionala jasoko dute taldeek. Honakoak dira irizpideak:

1. Landutako gaia (gehienez 50€)

  • Gaurkotasuna duen garaia bada: 20 puntu (50 €)

  • Gaia berria bada edo ez bada lehenago garatu: 10 puntu. (25 €)

  • Ohiko gaia bada, errepikatzen dena: 0 puntu (0 €).

  • Originala, landua eta berritzailea: 10 puntu (150 €)

2. Ikuskizun eszenikoa (gehienez 150€)

  • Errepresentazio arrunta: 5 puntu (75 €)

  • Ez badago errepresentaziorik: 0 puntu (0 €)

3. Musika zuzenean (gehienez 150€)

  • Instrumentu guztiek zuzenean jotzea, 5 perts.: 10 p. (150 €)

  • Zuzeneko musikarik ez: 0 puntu (0 €)

4. Koreografia (gehienez 60€)

  • Koreografia bai: 10 puntu (60 €)

  • Koreografia ez: 0 puntu (0 €)

5. Mozorroak (gehienez 50€)

  • Originalak, bitxiak eta landuak (birziklatua ere izan daiteke) 10 puntu (50 €)

  • Gaiarekin lotura izatea: 5 puntu (25 €)

6. Karroza, plataforma eta konpartsen elementuen diseinua (gehienez 50€)

  • Dekorazio landua eta irudimentsua: 5 puntu (50 €)

  • Gaiarekin lotura izatea: 3 puntu (25 €)

  • Dekoraziorik ez: 0 puntu (0 €)

7. Euskararen erabilera (gehienez 100€)

  • Irudikapen eszenikoa edo zuzeneko musika, eta koreografiarako musika euskara hutsean: 20 puntu (100 €).

  • Irudikapen eszenikoa edo zuzeneko musika euskara hutsean, eta koreografiarako musika eleanitza: 15 puntu (75 €).

  • Koreografiarako musika euskara hutsean: 10 puntu (50 €).

  • Koreografiarako musika ele bietan: 5 puntu. (25 €).

  • Irudikapen eszenikoa edo zuzeneko musika, edo koreografiarako musika gaztelania hutsean: 0 puntu (0 €).

8. Berdintasuna (gehienez 50€)

  • Ez da estereotipo matxistarik erabili, eta emakumeen ahalduntzea sustatu da: 15 puntu (50 €).

  • Ez da estereotipo matxistarik erabili: 10 puntu (25 €).

  • Gizon-emakumeen parte-hartze parekidea: 5 puntu (12,5 €).

  • Gizon-emakumeen parte-hartzea ez da parekidea: 0 p. (0 €).

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA