Lehen itzulia taularen erdian bukatuta, gorago begiratu nahi du Tolosak

Erredakzioa 2025ko urt. 13a, 11:24

Tolosa taularen erdialdean dago, 9. postuan, lehen itzulian 20 puntu pilatu ditu. 

15 partidatan bost irabazi beste bost berdindu eta beste horrenbeste porrot jaso ditu taldeak. Larunbatean Usabalgo zelaian jokatu zen bigarren itzuliko lehenengo lehian, Bizkerre liderraren aurka bana berdindu egin du talde urdinak, itxura ona eman du. 10. minutuan kanpoko taldea Kristina Otxandioanok sartutako golarekin aurreratu bada ere, Tolosak gogor lan eginda 78. minutuan lortu du banakoa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA