2024/11/24 12:00

Kontzertuak

Xexili Eguneko kontzertu berezia

Xexili Eguneko kontzertu berezia
Leidor Aretoa, Tolosa

Hodeiertz Abesbatza: Victor Galvan zuzendari berriarekin emango duten lehen kontzertua da. Hiru obra estreinatuko dituzte, horietako bi, Txoria Txori eta Ama begira zazu, Galvan berak moldatutakoak.
Udal Txistulari Banda: Eduardo Mocoroaren txisturako moldaketa bat barne, hiru obra eskainiko dituzte Iñigo Azkueren zuzendaritzapean.
GiroArte Dultzainero Taldea: Bi obra eskainiko dituzte, horietako bat lehen aldiz. Perkusio instrumentuek lagunduta arituko dira, eta estreinekoz batuko dituzte dultzainak, metalezko instrumentuak eta sokazko laukote bat.
Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra: Hiru obra interpretatuko dizute, horietako bat Garena taldearekin elkarlanean.
Tolosako Udal Musika Banda: Bi obra estreinatuko ditu bandak, tartean Armeniako bost folk kantuz osatutako pieza berezi bat, musika banden errepertorioetan ohikoak ez diren erritmoak dituena.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA