KRONIKA

Txartel horirik gabe ez dago garaipenik

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko urr. 28a, 15:31

Tolosalak beste behin lortu du garaipena Usabalgo kantxan, ligan jokatu diren bost partidatatik lau irabazi ditu. Hala ere asteburuan haserreak eta urduritasunak txartel kopuru handia balio izan dizkio talde urdinari. 

Tolosala 7-3 Rivabellosa

Lehen atalean talde urdineko atezainak baloia areaz kanpo eskuekin ukitu eta gero txartel gorria jaso badu ere, Rivabellosak ez du abantaila aprobetxatu. Handik bi minutura Tolosalak jokalari bat berreskuratu eta erasoari ekin dio. Kamiseta txurikoek sei gol jasan behar izan dituzte beraiek lehena sartu baino lehen. Hiru izan dira guztira lortu dituzten tantoak, Tolosarrek ordea zazpi sartu dizkiete lehia erabat poltsikoratuz. Arabarrak galdu badute ere, Tolosarrek zazpi txartel jaso dituzte lehia osoan zehar, jarrera lasaiago bat izan behar dutela aitortu dute neurketaren amaieran.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA