KRONIKA

Redline Mekanika TAKE 72 - Cantbasket 60

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko urr. 19a, 21:00

Alde handiko markagailua utzi du Usabalen jokatutako partidak.

TAKEk maila handia erakutsi du Cantbasketen aurrean.

Lehen bi laurdenetan saskiratze ugari ikusi ahal izan dira, Tolosar eta Santanderrekoen artean neurketa sutsua eman da atsedenaldira iristean 37-21 ko partziala izanik.

Azken bi laurdenetan TAKEk Cantbasket mendean hartzea lortu du, 12 tantoko aldearekin talde urdinak lehia poltsikoratu du.

Denboraldiaren bigarren jardunaldia izan da hau, TAKEk bide luzea du aurretik, baina bere helburuak betetzen hasia da Tolosako taldea, izan ere, bi jardunaldietan bi garaipen lortu ditu.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA