Tolosako Udalak herrian jazotako sexu-erasoak gaitzetsi ditu

Maialen Bastarrika Luengo 2024ko urriaren 9a

Udalak Tolosako Mugimendu Feministaren elkarretaratzearekin bat egingo du, arratsaldeko 19:00etan, Trianguloa plazan.

Eguerdian, 18 urteko gizonezkoaren atxiloketaren berri izan bezain laister, Tolosako Udalak sexu-erasoen aurkako protokoloa martxan jarri eta Larrialdietako Mahaiaren bilera deitu dute.

Jazarpen hauek jasan dituzen emakumeei elkartasun osoa adierazi nahi die Udalak, hala, haien eskura jarriko dituzte jarraian aipatutako baliabideak: doako laguntza psikologikoa eta juridikoa, Gizarte Zerbitzuen eta Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearen bitartez.

"Ez dute lekurik gure gizartean" esanez salatu ditu Udalbatzak sexu-erasotzat jotzen diren jarrerak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA