Larunbatean, urriaren 12an, izango da Tolosako Herri Krosaren XXXVI. edizioa, baita IX. Txiki-Krosa ere. 8,1 kilometroko ibilbidea egingo dute helduek: San Esteban - Gernikako Arbola lorategiak - San Frantzisko pasealekua - Araba Etorbidea - San Esteban [zati hau bi aldiz] - Olarrain - Usabal kiroldegia (bidegorritik) - Suhiltzaileen parkea - Berazubi, Martin Jose Iraola - Zezen plaza - Lizardi plaza (espaloitik) - Zumalakarregi pasealekua - Trianguloa plaza - Zerkausia kalea - Plaza Zaharra - Kale Nagusia - Rondilla kalea - San Frantzisko pasealekua - Araba Etorbidea - San Esteban.
11:00etan abiatuko dira korrikalariak, eta proba hasten denetik, pasatzen diren arte, ibilbideko puntu horien inguruan trafikoa erabat moztuko da. Korrikalariak pasa ahala zabalduko da berriro ere errepidea.