KRONIKA

Garaipenak eskuetatik ihes egin dio TAKEri

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko urr. 5a, 21:00

Asteburua ezohikoa izan da Eguzkitza Sagardotegia TAKErentzat, ostiralean lehen jardunaldia eta larunbatean bigarrena jokatu behar izan ditu. Ostiralean porrotarekin estreinatu zuten denboraldi berria eta larunbatean lau punturengatik garaipena ez zuten lortu. Lehen bi ataletan TAKE Navasketen atzetik joan zen, baina hirugarrenean talde Tolosarra gailendu zen. Laugarrenean berriz, Nafarrek markagailua berdintzea lortu zuten azken segundoetan eta horrela bosgarren atalera joan behar izan zuten bi taldeek. Bost minutuko lehia erabakigarria izan zen hau, non kanpoko taldeak lortu zuen partida poltsikoratzea. 56-58 izan zen neurketaren emaitza.  

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA