Jai giroa nabari da Berazubi auzoan. Gainera aurtengoan inoiz baino egitarau luzeagoa antolatu dute, ekintzaz betetako bi asteburu hain zuzen.
Lehen asteburua kultura arlora zuzendua egongo da eta bigarren asteburuan jarriko dira festei begira. Urriak 5ean hasiko da egitaraua eta 13ra arte luzatuko da. Naroa Merino zesta punta jokalari berazubiarrak emango die hasiera festei.
Lehen asteburuak nobedade bat izango du, lehen aldiz, Tolosako erraldoi eta buruhandiak Berazubi auzoan ikusteko aukera izango baita. Argazki zaharren erakusketak ere izango du berezitasun bat, aurtengoan auzoko denda ezberdinetan banatuko dituzte argazkiak. Garai bateko tortila lehiaketa, aurten, kroketa lehiaketa bilakatu dute. Eztabaida sortu duen kotzertuari buruz ere hitz egin dute, Leticia Sabater. Egitarauean argi ikusten den bezela, kontzertua ez du Tolosako Udalak finantzatu.
Jaietako ekitaldi batzuk irauten duten bitartean segurtasuna bermatzeko trafiko mozketak ere egingo dira bi asteburuetan, auzoko bi puntutan. Paper eskolako biribilgunean, ezingo da Martin Jose Iraola kalera sartu eta Iurre auzora bideratuko da trafikoa, eta Araba Etorbidea gurutzatuz joan ahal izango da erdigunera. Beste aldean, zezen plaza parean itxiko da trafikoa, zubiaren sarreran. Ekitaldiak bukatu ahala irekiko dira berriz trafikoarentzat.
Trafiko etenak
- Urriak 5 larunbata | 17:00-19:00 | Buruhandiak ibiliko dira kalez kale.
- Urriak 5 larunbata | 23:00-02:00 | Kontzertua.
- Urriak 6 igandea | 17:30-19:00 | Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.
- Urriak 11 | 18:00-01:00 | Buruhandiak eta kontzertuak.
- Urriak 12 | 18:30- kontzertuak amaitu arte | Buruhandiak, danborrada eta kontzertuak