Harrobiko lana ezagutarazteko aukera eman du beste behin Tolosa Eskubaloiak antolatzen duen San joanetako Torneoak, azken urteetan arrazoi ezberdinak medio egin ez den arren, txapelketa honek dagoeneko 15. edizioa osatu zuen larunbatean. Mutilen lau talde batetik eta nesken beste lau bestetik, ligaxkako partidak goizean, finalak arratsaldean. Usabal kiroldegian giro onean joan zen eguna, harmailetan gurasoen bultzada eta kantxetan kiroltasuna eta ikasteko gogoa nagusitu ziren.
2024 eka 08 Tolosa
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.