David Muñoz izango da Tolosa CFren entrenatzailea datorren denboraldian

Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 09:41

Maila oso ondo ezagutzen du David Muñozek.

Ibilbide laburra izan du Egoitz Perezek Tolosa CFren entrenatzaile bezala, martxoan kargua hartu zuenetik aste honetan utzi harte. Talde urdinak entrenatzaile berria aurkeztu du Berazubin, datorren denboraldiari begira aurredenboraldian lan egin eta taldea sendotzeko. 

Tolosako taldea David Muñoz lasartearrak gidatuko du datorren kurtsoan. Entrenatzaile berriak ondo ezagutzen du maila, Hernaniko eta Zarauzko taldeen entrenatzailea izan ondoren, eta esperientzia hori Tolosara ekarriko duela adierazi du aurkezpenean. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA