Kreditu aldaketa onartzearen erabakia justifikatu du Tolosako Udal Gobernuak

Erredakzioa 2024ko mai. 15a, 16:02

Asteleheneko Tolosako Udalaren aparteko osoko bilkuran, 907.930 euroko kreditu aldaketa onartu zuen udalbatzak, aho batez, udal langileen lanpostuen balorazioko atzerapenak ordaintzeko. Alderdi jeltzaleak egungo gobernu taldeari gogorarazi dio aurreko Udal Gobernuak bultzatu zuela lanpostuen balorazio prozesua, eta EH Bildu horren aurka agertu zela orduan.

Guzti honen harira, udal gobernuak argibide pare bat eman nahi izan ditu. "Aurreko agintaldian EH Bilduko udal taldeak kontrako botoa, balorazioa berari eman zion, prozesua bera egin zen moduagatik, eta langileen artean sortu zituen desadostasun eta ezinegonagatik. Hala pentsatzen jarraitzen dugu". Prozesuak berrikuspen bat behar duela ere gehitu dute "gerora inolako berrikuspenerako tresnarik gabe egin baitzen lanpostuen balorazioa". Hutsune hori egungo udal gobernuari konpontzea egokitu zaiola azpimarratu dute eta berrikuspen horren erregelamenduaren zirriborroa egiten ari direla.

Nahiz eta, egungo udal gobernua prozesuarekin ados ez egon, langileen ordainsarietan zeuden atzerapenak ordaintzea onartu dutela adierazi dute. "Zer gutxiago langileei balorazio horrek markatuta zor zitzaien diru hori ordaintzea baino. Dagokiena delako. Ofizioz egin dugu, eta udal gobernu batek egin lezakeen gutxienekoa da."

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean