Tolosako EAJ-PNV’k egungo Udal Gobernuaren koherentzia eza nabarmendu du aurreko legegintzaldian onartu zen Udaleko lanpostuen balorazioari dagokionean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako EAJ-PNV

Onartutako kreditu aldaketa beharrezkoa da aurreko legegintzaldian EAJ-PNV’ren ekimenez gauzatutako lanpostuen balorazioan zehaztutakoa betetzeko; EH Bildu aurka agertu zen orduan

TOLOSA. Astelehen honetan, maiatzak 13, ez-ohiko Osoko Bilkuran, EAJ-PNV’ko Udal Taldea aurrekontu-kreditu bat onartzearen alde azaldu da, Udaleko langileei aukera emango diena aurreko legegintzaldian Udalbatzak onartutako lanpostuen balorazio-prozesuaren ondoriozko ordainsariak kobratzeko.

Alderdi jeltzaleak egungo Gobernu taldeari gogorarazi dio aurreko Udal Gobernuak bultzatu zuela lanpostuen balorazio prozesua, eta EH Bildu horren aurka agertu zela orduan.

Gaur, bitxia bada ere, EH Bilduk bere egin du balorazio hori osotasunean, eta urtebete pasa ondoren, aurreko legealdian egindako lanaren emaitzean koma eta xentimo bakar bat ere ez ditu aldatu.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA