Azken jardunaldian Real Union taldearen aurka etxean irabazi ondoren, garaipen berri bat lortu dute urdinek Berazubiko zaleen aurrean. Neurketa gogorra izan da Tolosarentzat, atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin iritsiz. Etxekoen abantaila lortzeko aukera izan dute baina Ordizia KEko atezainak penalti bat gelditu du. Bigarren zatian Tolosak sartutako golak erabaki du norgehiagoka. Epaileak partiduaren amaiera adieraztean markagailuak 2-1eko emaitza erakusten zuen.
Bi norgehiagoka gelditzen zaizkio Tolosa CFri denboraldiari agur esateko. Datorren jardunaldian Beasainen aurka berriro garaipenaren bila joango da talde urdina, ikasturteari amaiera ona emateko asmoz.