Tolosako San Joanak 2024

San Joan jaien azken xehetasunak definitu eta zehazteko bilera

Olaia Garmendia Ancisar 2024ko mai. 9a, 14:20

Bilera 19:00etan hasiko da Kultur Etxean eta herritar orori irekia izango da.

Datorren asteartean, maiatzak 14, Tolosako Jai Batzordearen bigarren bilera egingo da, San Joan jaien inguruko azken xehetasunak zehazteko.

Bertan, jai egitarauaren eta baliabideen errepasoa egingo da. Komunen beharrak, eragile bakoitzak izan ditzakeenak... Horrez gain, San Joan jaien kartelaren bozketa ere egingo da. Aurten, lehen aldiz, epaimahaiaren botoei Jai Batzordearen botoa gehituko zaie. Hortaz, bileran bost finalisten artean onena aukeratu ahal izango dute bertaratzen direnek, eta boto gehien jasotzen dituen kartelak izango du Jai Batzordearen botoa azken kontaketarako. Bilerara bertaratzen direnen eskaera, behar edo proposamenak ere jasoko dira. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA