SASKIBALOIA

Garaipen erabakiorra Usabalgo kantxan

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko mai. 4a, 18:02

Liga erregularreko txapelduna da Eguzkitza Sagardotegia TAKE. Denboraldi bikaina osatu du Tolosako taldeak, jokatutako 22 lehiatatik 21 irabazi ditu talde urdinak. Azkena orain arte lidertzan izan den Internacionalen kontra. Taulako lehen bien arteko lehia jokatu zen larunbatean Usabalen, liga erregularra lidertzan nork amaitu zuen erabaki zuen partida 54 eta 44ko emaitzarekin irabazi zuen TAKEk.

Azken jardunaldiko lehia hau irabazteko gogor lan egin du taldeak. Partida erabakiorra izateaz gain, aurkariaren maila ere nabarmentzekoa da. Lehen itzulian Internacionalen kantxan joktutako lehia, luzapenean galdu zuen TAKEk, denboraldi osoan galdutako bakarra. Larunbatean lehen minututik egindako lan serioak ekarri zuen garaipena poltsikoratzea. Defentsa lan ona egitea izan zen lehia irabazteko gakoa.

Liga erregularra amaituta, bi garaipen behar ditu orain TAKEk mailaz igotzeko. Play off-etako lehenengo partida larunbatean Usabalen jokatuko da, TAKEk Digiarte Hoops izango du aurrean. Lehia hori irabaziz gero, finalean Internacional eta Goierriren arteko irabazlea zain izango dute tolosarrek, kasu horretan hilaren 18an Beasainen jokatuko da partida hori. Orain arte egindako lan ona borobiltzeko aukera bikaina du beraz TAKEk.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA