Euskararen nagusitasuna egonkortzen Tolosan

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 10:37

2023ko neurketaren datua orain arte erregistratutako altuena da, 2022ko neurketarekin batera.

Hizkuntzen Erabileraren 2023ko Kale-Neurketaren emaitzak aurkeztu dituzte Galtzaundi Euskara Taldeak, Tolosako Udalak eta UEMAk. 1985. urtetik, urtero egiten da hizkuntzen erabileraren kale-neurketa Tolosan. 2023koan, 6.982 hiztunen informazioa bildu da. Jasotako datuen bolumen handiak, fidagarritasun estatistikorako baldintzak bermatzea ahalbidetzen du.

Euskararen kale-erabilera berrindartu egin da Tolosan azken 38 urtetan. 1985ean, %29koa zen eta 2023ean, berriz, %52,3koa.

Euskararen kale-erabilera berrindartu egin da Tolosan azken 38 urtetan. 1985ean, %29koa zen eta 2023ean, berriz, %52,3koa. Azken emaitza hau, gainera, neurketak egiten direnetik jasotako altuena da iaz neurketarekin batera eta bosgarren aldiz, eta jarraian gainera, euskararen kale erabilera gaztelaniarenaren gainetik erregistratu da.

Bilakaera horretan azpimarratzeko da 45 urtetik gorakoen eta beherakoen artean dagoen aldea: 40 urtez azpikoek %65eko erabilera erregistratu dute, 40 urtez gainekoei %39ko erabilera neurtu zaien bitartean.

1985etik, belaunaldien arteko euskararen kale-erabileraren sailkapena erabat aldatu da. Gazteak erabileran azkenak izatetik gehien erabiltzen dutenen artean kokatzera pasatu dira eta horrela, duela 38 urte adinean helduenak euskara gehiago erabiltzetik, orain, belaunaldi gazteenak dira gehien erabiltzen dutenak.

2023ko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketak, azken urteetako neurketekin batera, Tolosako kaleetako euskararen nagusitasuna baieztatzen du. Izan ere, neurketak urtero-urtero egiten dira Tolosan eta 2019tik aurrera, euskara da kalean gehien entzuten den hizkuntza. Urte horretan kokatu zen lehen aldiz euskara gaztelaniaren aurretik kale-neurketan, %49,1eko erabilerarekin, eta 2021ean gainditu zuen %50eko langa, %50,9ko erabilera erregistratuz.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean