Osasunak ez du aukerarik izan.
Usabalgo zelaian jokatu da ligako 23. jardunaldia. Tolosa CFko neskak taularen 11. postuan iritsi dira hitzordu honetara, 29 puntu zituztelarik. Osasunak beraiek baino 4 puntu gehiagorekin 8. postuan heldu da asteburuko partidara.
Urdinek Burgosen aurka etxez kanpo galdu eta gero garaipena berrerosteko aukera izan dute herriko zelaian, Osasuna ere porrota batetik etorri da Usabalera.
8 jardunaldi baino ez dira geratzen liga amaitzeko eta puntuak gehitzeko aukerak bukatzen ari dira ere. Antzeko postutan dauden bi talde hauetan antzeman da sailkapen taulan igotzeko ezinbestekoak diren 3 puntuak lortzeko nahia.
Lehen atalean urdinek bi goleko abantailarekin joan dira aldageletara eta bigarren atalean beste hiru tantorekin zulatu dute nafarren atea, aukera gabe utzi dituzte gorritxoak eta hiru puntuak etxean geratu dira.