Saio berezia izango da, estreinaldiz jositakoa izango baita. Kontzertuan entzun ahal izango diren sei kantuetatik lau, lehen aldiz interpretatuko ditu Tolosako Udal Musika Bandak. Musikagile ezagunen obrak interpretatuko ditu bandak. Henry Mancini izango da horietako bat. Bere kasuan, bere obra ezagunenez osatutako popurri bat izango da. Bestetik, Jacob de Haanen pop estiloko bost zatirekin osatutako kantu bat ere entzun ahal izango da. Azkenik, James Barnesen Eagle Bend kantua entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.