KRONIKA

Tolosa CF Eskubaloia lortutakoaz harro

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko mar. 11a, 12:38

Pozik dago Tolosako taldea partidan emandakoarekin.

Hiru garaipeneko bolada on batetik Seigarren postuan iritsi dira urdinak 24. jardunaldira 26 punturekin, zaragozako taldea 37 punturekin hirugarren. Aurkaria ere bolada on batetik dator, zazpi lehia segidan irabazita eta soilik 4 partida galduta liga osoan. 

Lehen atalean Tolosarrak bi tantoko errentarekin iritsi dira atsedenaldira, 15-13 izan da lehen zatiaren amaierako markagailua. Bigarren atalean intentsitatea areagotu da eta Zaragozako taldeak berdinketa lortu du azken bost minutuetan eta segundo batzuen faltan bi tanto gehitu dituzte markagailura partida irabaziz. 25-27 izan da neurketaren emaitza.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA