Ikuspuntu eta esperientzia ezberdinak eskaini zituzten gonbidatuek ere aipatu zuten, etxebizitzen birgaitzerako ereduak, erabilera aniztasunaren eta bizikidetzaren arteko oreka, komunitatearen kohesioa indartzeko dinamikak edota udal kudeaketa malgua direla gako eta hari-muturretako batzuk. Guztiek azpimarratu zuten orain Tolosan egingo den bidea, urte luzez eta erakundeek –alor politikoak nahiz teknikoak– eta herritarrek elkarrekin egin beharrekoa dela.
Bederatzi lan esparruak
- Hirigintza: hiri kohesioa eta oreka sustatzea, hiri berroneratzea bultzatzea, morfologia eta dentsitatea, eta garapen berriak.
- Etxebizitza: etxebizitzaren eskuratzea, birgaitzea, eta etxebizitza parkea.
- Ingurumena: lurralde eredua eta lurzoruaren erabilerak, natura, ondarea eta biodibertsitatea; kutsadura, aldaketa klimatikoa, azpiegitura urdina eta berdea, hiri-azpiegituren sarea, eta baliabideen kudeaketa.
- Mugikortasuna eta espazio publikoa: hurbiltasuna eta eguneroko joan-etorriak, bide-azpiegiturak, garraio publikoa, mugikortasun aktiboa, hiri espazio libreen sarea eta honen irisgarritasuna, eta bizikidetza maila espazioaren erabileran.
- Kultura, kirola, hezkuntza eta euskara
- Ondarea eta paisaia: ondarearen erabilera eta kontserbazioa, ondarea zabaltzea eta onestea.
- Biztanleria eta gizarte-kohesioa: berdintasuna eta aniztasuna, haurrak eta gazteria, elkarguneak, eta osasuna eta zaintzak.
- Garapen ekonomikoa: ekoizpen egitura, azokak eta hurbileko merkataritza, turismoa eta prestakuntza.
- Partaidetza eta gobernantza: gobernantza egitura, parte-hartzea, administrazio elektronikoa eta arrakala digitala; gardentasuna eta zeharkatasuna.
Proposamenak luzatzeko aukera herritarrentzat
Larunbatean Topicen egon ezin zuten eta parte hartu nahiko luketen bizilagunek ere izango dute iradokizunak egiteko aukera. UDATEn postontzi bat utzi da, proposamen horiek egin ahal izateko. Martxoaren 20ra arte izango da hori egiteko aukera.