Azterketa hori Alde Zaharreko bizilagunekin eta gainerako tolosarrekin elkarbanatu eta kontrastatzeko, saio irekia izan da.
Bitan banatu da jardunaldia. Lehen erdia Topic Zentroan egin da. Lehenengo, prozesua azaldu dute Paisaje Transversaleko teknikariek, baita diagnosiaren ondorio nagusiak ere. Ondoren, beste udalerri batzuetan garatu dituzten hiri-berroneratzeko plan integralak ezagutzeko mahai ingurua izan da. Hain zuzen, Zaragoza, Olot eta Gasteizko alde zaharretako proiektuak eman dituzte ezagutzera bertan parte hartu duten hiru gonbidatuk.
Zaragozatik Juan Rubio del Val etorri da, 30 urtez bertako hiri-berroneratze proiektua garatu zuen teknikaria. Egun Observatorio Ciudad 3R, hiri-berroneratzeko plataforma nagusienetako baten zuzendaria da; Jordi Güell, hirigintza zinegotzi izandakoak azaldu du Oloteko esperientzia; eta, azkenik, Gasteiz Txiki auzo elkarteak eman du bertan egiten ari diren prozesuaren berri. Gaiaren hiru ikuspegi izan dira: teknikoa, politikoa eta herritarra.
Bigarren zatia kalean egiteko asmoa zegoen baina eguraldi txarraren ondorioz ez zen posible izan.