Tolosa CFk sare sozialen bidez jakinarazi duenez, entrenatzaile postua utzi du. Klubak "bere ibilbide berrian, bai pertsonalean, bai profesinalean onena opa dio" Dorronsorori.
⚠️𝐀𝐃𝐈𝐄𝐑𝐀𝐙𝐏𝐄𝐍 𝐎𝐅𝐈𝐙𝐈𝐀𝐋𝐀⚠️
— Tolosa C.F. Futbola (@tolosacf_) March 6, 2024
Iker Dorronsoro “Triki”, gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile izateari utzi dio.
Klubak, bere ibilibide berrian, bai pertsonalean , bai profesionalean onena opa dio.
ESKERRIK ASKO ETA ZORTE ON TRIKI!! 💙💪🏼#aupaurdiñak pic.twitter.com/32DtWmhJXP
Iazko uztailean hartu zuen talde urdina entrenatzeko ardura. Tolosako taldean ligako 24 lehia zuzendu ditu entrenatzaile modura, 36 puntu lortu ditu partida horietan, sailkapen taulan seigarren postuan dago taldea.
David Aguadok hartuko du taldearen ardura
Tolosa CFko zuzendaritzak jakinarazi duenez, Dorronsorok ardura utzi ondoren, orain arte bigarren entrenatzaile lanak egin dituen David Aguadok hartuko du behin behinean taldea entrenatzeko ardura.