KRONIKA

Posible da!

Erredakzioa 2024ko mar. 2a, 19:52

EBA Liga amaitzeko bost jardunaldiren faltan, Tolosako taldeak hiru garaipenera ditu salbazio postuak. Asteburuan Venta de Bañosi irabazita mailari eusteko aukera du taldeak, horretarako datorren asteburuan Santanderren jokatu duen lehia hil ala bizikoa izango da. Larunbatean, Venta de Baños-en kontra, lehen zati berdindu baten ondoren, hirugarren laurdenean bideratu zuen garaipenerako bidea (87-79) Goar Artetxeren taldeak.

Irabazi beharrak sortzen duen presioagatik, talde urdinak, ez zuen nahi bezain joko ona egin. Venta de Baños-ek denboraldi guztian garaipen bakarra lortu du, aurkari erraza dirudi, baina Tolosan lehian sartuta egon zen amaierara bitartean.

Lehen laurdenaren amaieran Take hiru goitik zen markagailuan eta atsedenaldian puntu bakarragatik ari zen irabazten. Hirugarren laurdenean lotutako 27 eta 15eko partzialak garaipena Takeren aldera bideratu bazuen ere, azken laurdena ez zen lasaia izan. Bukaeran zazpi puntu aldearekin, 86 eta 79, irabazi zion Takek Venta de Bañosi.

Sailkapenari begiratua TAKE 11. postuan dago, denboraldiko seigarren garaipena lortu ondoren salbazioa emango lioken 10. tokia hiru garaipenera dauka. Bost jardunaldi falta direla kontuan izanda, mailari eustea ez da erraza izango. Helburu hori lortzeko asteburuan beste hil ala biziko lehia bat izango du taldeak, 10. tokian dagoen Cantbasket-en aurka jokatuko du. Lehen itzulian zazpi puntuko aldearekin galdu zuten tolosarrek kantabriarren aurka. Lehia honek erabakiko TAKEk borrokan jarraitzeko aukera izango duen edo ez.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean