“Villa Sagrado Corazon” II. Mailako babesa duten udal-intereseko ondasun higiezinen zerrendan sartuko da

Erredakzioa 2024ko martxoaren 1a

EH Bilduko udal gobernuaren babesarekin eta oposizioko alderdien abstentzioekin onartu da, gehiengo osoz Tolosako Udalaren otsaileko Osoko Bilkuran.

Otsailaren 21ean egin zen Lurralde Batzordean xehetasunak azaldu eta onarpena jaso ondoren, Tolosako Udalaren otsaileko Osoko Bilkuran eztabaidatu da San Frantzisko pasealekuko 37. zenbakian kokatuta dagoen ‘Villa Sagrado Corazon’-en egoera aldaketaren prozeduraren lehen urratsa.

Udal Gobernuak katalogoaren aldaketa puntualaren onarpena bozkatu du EAJ eta PSEk abestentzioa bozkatuz, modu horretara, 1905. urtean eraikitako erakina udal-intereseko ondasun higiezinen zerrendan sartzeko Udal Katalogoaren aldaketa puntualari hasierako onespena eman zaio.

Behin guztia hau onartuta, antolamendu berria arautzeko xehetasun-azterlanaren aldaketa tramitatuko da udalaren eta sustatzailearen artean, adostutako irtenbidearen zehaztapenak finkatzeko. Xehetasun-azterlanaren helburua izango da atzealdeko eraikinaren sestrak zein lerrokadurak aldatzea eta bolumena berrantolatzea.

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA