Pasa den igande gaueko karga polizialen harira, Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak manifestazioa burutu du. Triangulo Plazatik abiatutako martxan ehundaka lagun elkartu dira.
Kontseilu Sozialistak salatu duenez, Karga hauen tartean,Ertzaintzak bertako gazteei jaurtigailuz tiro egin zien modu indiskriminatuan eta zuzenean gorputzeko goi ataletara apuntatuz. Tiro hauengatik bertan zegoen gazte bati pilotakada batek jo zuen aurpegian eta pertsona larriki zaurituta dago. Kontseilu Sozialistak “gogor salatu” nahi izan du gertakaria.
“Gertakari hauek jai giroan azken urteetan areagotzen ari den kontrol polizialaren eta gazteriaren kriminalizazioaren adierazle garbiak dira.” nabarmanedu dute burututako manifestazioaren amaieran “Segurtasunaren aitzakiapean ikusten ari gara polizia indarrek kaleak hartzeko eta kontrol mekanismoak ezartzeko joera orokortzen ari dela jendartean.”