Hiru atxilotu Tolosaldean sexu erasoak egotzita

Erredakzioa 2024ko ots. 13a, 12:51

Azken orduetan hiru atxiloketa izan dira Tolosako Inauterietan gertatutako sexu erasoren ondorioz.

Oria ertzain-etxeko agenteek bi gizon atxilotu dituzte azken 48 orduetan Tolosaldean hiru emakumezkori sexu-askatasunaren aurkako delituak egiteagatik. 

Lehenengo bi erasoak joan den igandean gertatu ziren, gaueko bederatziak aldera, Tolosan. Gizon batek elkarrekin iñauteriak ospatzen ari ziren bi emakume sexualki erasotu zituen, horietako bat adingabea da,  gizonezkoak gainera, lekuko bat kuter batekin mehatxatu zuen. 28 urteko gizonezkoa, gertakarien lekuan bertan atxilotu zuten, eta atzo, astelehena, epailearen esku utzi zuten.

Ertzaintzak egindako bigarren atxiloketa goizaldeko bostak eta laurden aldera izan da, Ibarran. Minutu batzuk lehenago, 37 urteko gizon batek adingabe bat sexualki erasotu du. Biktimak gertatutakoaren berri eman ostean poliziak susmagarria atxilotu du. Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu eta epailearen esku utziko dute, beharrezko polizia-eginbideak amaitutakoan. 

Bestalde, Tolosako Udalak jakinarazi duenez, udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean, Astelenita egunean, adin txikiko neska talde baten aurrean exhibizionismoa egozten zaio. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean.

Tolosako Udalak aho batez gaitzetsi ditu gertakariak. Arratsaldean protesta ekitaldi bateratua egingo da zezen plazan: txarangek zezentokiari buelta eman ostean, Asanblada Feministako kideek, udal ordezkariek eta Inauterietako hainbat eragilek beste itzuli bat emango dute, ‘Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde’ eta ‘Indarkeria matxistari aurre egin’ lelopean.

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean