Tolosalak Kukuiaga talde hartu du uzturpen larunbat honetan. Kanpoko taldea taularen erdialdean kokatuta badago ere lehia estua izan du urdinekin
Lehen zatian gorriek sartu dute lehen gola eta ondoren hutsune gutxi utzi dizkiote Tolosalari berdinketa lortzeko. Behin eta berriro saiatu eta gero, etxeko taldeak hutsune hori aurkitu eta markagailua berdindu du. 1-1 amaitu da norgehiagokaren lehen atala.
Bigarren atalean Tolosalak maila handia erakutsi du. 4 gol sartu dizkio Kukuiagari, aurkaria garaipen aukera gabe geratu da eta partida 5-1 amaitu da Tolosalaren alde.