KRONIKA

Ero-Etxe Elkartearen XXXV. Krosa ospatu da

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko urt. 22a, 14:02

Gizonezko Infantiletan Beñat Iraola Arozenak lortu du lehen postua 6 minutu eta 57 segundoko denborarekin.

Emakumezko Infantiletan Maren Etxeberria izan da lehen sailkatua, 8 minutu eta 7 segundoko marka egin ondoren.

Gizonezko Alebinetan lehena Beñat Alegria izan da, 4 minutu eta 58 segundotan amaitu du ibilbidea.

Emakumezko Alebinetan garaile Irina Mendizabal izan da 5 minutu eta 8 segundorekin.

Gizonezko Benjaminetan Yared Usifohk lortu du lehen postuan sailkatzea bi itzuliak 4 minutu eta 7 segundotan egin ostean.

Emakumezko Benjaminetan Sara Regillaga Arranzentzat izan da lehen postua, 4 minutu eta 34 segundo behar izan ditu lasterketa amaitzeko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA