KRONIKA

Tolosala ametsak egi bihurtzen

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko urt. 15a, 15:51

Javi Mugikak aipatutako ametsa betetzen ari dela dirudi

Talde urdinak maila handia adierazi du Donipariren aurka. Lehen atalean gol bateko aldearekin joan dira atsedenaldira 2-1eko emaitzarekin. Bigarren atalean beste bi tanto lortu dituzte tolosarrek eta 4-1eko emaitzarekin amaitu da lehia.

Taldea taularen 3. postuan egonkortu da eta 14 partidatatik 3 baino ez ditu galdu. Markel Agirre atezainaren hitzetan "edozeinek nahiko luke Tolosalaren egoeran egon". Jokalariak pozarren badira ere, entrenatzaileak postuak mantentzeko lan handia egin beharko dutela aipatu du.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA