Izena emateko kronoak.eus webgunea erabili behar da. Lasterketetan parte hartu nahi duenak 50 euro ordaindu beharko ditu. Maiatzaren 15etik aurrera, parte hartzeko aukerarik egongo balitz, dortsalak 55 euro balioko du. T2Tn parte hartzeko berriz, 30 euro ordaindu beharko dira, maiatzaren 15etik aurrera bost euro igoko da dortsalaren kostua.
Noranzko aldaketa
Aurtengo lasterketak berrikuntzekin datoz, ohikoa den moduan lehenengo gailurrera azkarren iristen denak saria izango du. Aurtengoan batia azken gailurretik helmugara azkarren jaisten denak ere. Aipatu behar da, 2024an hasierako edizioetan egin ohi zen noranzkoan egingo direla lasterketak; Herniora igo beharko da lehenengo, Uzturrera ondoren eta Erroizpera azkenik. T2Tn Uzturre eta Erroizpe, orden horretan, igaroko dira.