Hasteko, Lehenengo Mailako final laurdenean, Apezetxea eta Oliden aritu ziren gorriz, Rekalde eta Bernaola urdinez. Gorriak aurretik joan ziren ia lehia osoan zehar, 3-2ko eta 9-6koa dira horren isla. Urdinek 10na eta 12nako berdinketak lortu bazituzten ere, partiduaren bigarren zatian berriz ere gorriak nagusitu ziren 18 eta 13 aurreratu ziren eta partidua 22 eta 17ko emaitzarekin amaitu zen. 55 minutuko norgehiagoka izan zen, 479 pilotakada jo zituzten.
Aratz Oliden: "Sentsazioak ez dira oso onak izan, asko sufritu dugu"
Lehen Mailako beste partiduan, Eñaut Lizeaga eta Canseco 22 eta 12ko emaitzarekin nagusitu ziren Unai Amiano eta Erleren aurka. Markagailuan hiruna eta seina joan ondoren, urdinak aurreratu ziren 11 eta 15, 12 eta 20 eta amaieran 12 eta 22.
Eñaut Lizeaga: "Gure pelotarekin asmatu egin dugu"
Elite mailan Elola eta Alduntzinek, Fernandezen eta Lizeagaren aurka jokatu zuten. Urdinak lehiaren hasieratik nagusitu ziren, horren erakusle 0-8koa, 3 eta10ekoa eta amaierako 9 eta 22koa. Fernandezek eta Lozak, aurrelariak sakez egindako sei tantoei esker lortu zuten hurrengo faserako txartela. 44 minutuko partiduan 454 pilotakada jo zituzten.
Jorge Fernandez: "opariak aprobetxatuz eta serio jokatuz lortu dugu irabaztea"
Igandean finalaurrekoa
Ogi Berri Txapelketa azken fasera iritsi da beraz, hurrengo bi asteburuetan jokatuko dira finalaurrekoak. Igandean, hilaren 17an, Kadete mailan, lau terdiaren barnean Perurenak eta Gorostidik jokatuko dute. Lehenengo Mailan, Irribarria eta Gabirondo, Apezetxea eta Olidenen kontra arituko dira eta Elite mailan Labaka Ekain Lizeaga bikoak Canabal eta Markel Lizeagaren aurka jokatuko du. Abenduaren 23an jokatuko dira gainerako finalaurrekoak. Finalak abenduaren 30 izango dira.