KRONIKA

Bolada txarrak ez du etenik

Imanol Rodriguez Zabala 2023ko abe. 2a, 20:02

Lehenengo Nazional Mailako 12. jardunaldian Tolosa Eskubaloiak Balonmano Utebo taldea hartu du Usabalgo kantxan. Talde urdinak liga honetan Tolosan jokatu duen lehenengo lehia honetan ezin izan du punturik urratu, azken jokaldira bitartean aukera izan arren, gol bateko aldearekin 27 eta 28, galdu du. 

Lehenengo zatian etxeko taldea aurretik izan da markagailuan, atera egindako jaurtiketetan asmatuz 10. minuturako 7 eta 4 aurretik zen talde urdina. Atsedenaldira bitartean kontrolpean izan du partidua, lehiaren erdian 13 eta 11ko emaitza adierazten zuen markagailuak.

Bigarren zatian ordea, Utebo talde igoberriak defentsa lana zorroztu eta markagailuari buelta ematea lortu du. Bi taldeen artean norgehiagoka parekatua izan da tarte horretan eta azken minutuak tentsio handikoak. Bost minuturen faltan 25 eta 26koa adierazten zuen markagailuak, tolosarrek lortu dute emaitza berdintzea baina ez aurretik jartzea eta azkenean ate aurrean finago ibilita, Utebok gola sartu eta puntuek alde egin dute Tolosatik.

Sailkapenari begiratuta talde urdina taulako 12. postuan dago, 8 puntu dauzka. Orain arte jokatu diren 12 partiduetatik lau bakarrik irabazi ditu, beste zortziak galdu, azken seiak segidan. Ligako lehenengo hiru pardituak jarraian irabazi ondoren, emaitza bolada kaskarrak sailkapenean espero baino beherago kokatu du taldea. Jokalariak egoerari buelta emango diotelakoan daude, horretarako lehenengo aukera ateazkenean bertan Barakaldoren kantxan izango dute.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean