Redline Mekanika TAKEk Usabalgo kantxan Cantbasket taldea hartu zuen larunbatean. Tolosako taldea lehia irabazten hasi bazen ere, azkenerako 78 eta 85, zazpi puntu azpitik galdu zuen partitua.
Goar Artetxeren mutilak ondo sartu ziren lehian, lehen laurdena 23 eta 15eko emaitzarekin bukatu zen, atsedenaldian 6 puntu goitik zen etxeko taldea eta hirugarren laurdenaren bukaeran 63 eta 60, hiru puntu goitik. MarkagaIlu estu horrekin azken laurdenean kantabriarrak hobeto aritu ziren saskipean eta garaipenak Tolosatik alde egin zuen.
Honela, bederatzi partidu jokatu ondoren, Takek bi garaipen ditu sailkapenean. Bere atzetik daude, Grupo Inmapa Filipenses, hauek ere bi garaipenekin, Santurtzi garaipen bakarrarekin eta Venta de Baños, lehia guztiak galduta. Asteburuan Getxon jokatuko du talde urdinak.