Kiroldegiko gatazka

Tolosako Udalaren Aparteko Osoko Bilkura 2023-11-14 (Usabal Kiroldegiaren afera)

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko aza. 15a, 09:47

Tolosako Udalaren aparteko Osoko Bilkura ospatu da azaroaren 14an iluntzean Tolosako Batzar Aretoan. Usabal Kiroldegiaren aferan oinarritutako batzarra izan da eta Tolosako Udalak BPXport enpresarekin zuen hitzarmena eten eta kudeaketa berria martxan jartzeko hainbat puntu jorratu dira bertan. Gai zerrenda:

1. Tolosako Udalaren kirol instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzua emateko kontratua suntsiarazteko jardunbideari hasiera ematea. (00:00:46:03)

2. Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketarako zerbitzu-kontratuaren lizitazioa presakotzat jotzea, kontratazio espedientea onartzea eta lizitazioari hasiera ematea. (01:17:49:13)

3. Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakidakontratuan emakidadunak ustiapen kontuan aurkeztutako datuak ez onartzea. (01:46:01:23)

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA