Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkateak ostiraleko agerraldian adierazi bezala, gaur arratsaldean egingo da Tolosako kirol instalazioen kudeaketa zerbitzua emateko kontratua suntsiarazteko jardunbidearen hasiera. Horretarako beharrezkoa da Tolosako Udalak ez ohiko plenoa egitea. Bertan, Udalak BPXport-ekin duen kontratua deusezteko pausoa emateaz gain, kirol instalazioen kudeaketarako lizitazio berria presazkotzat hartzea onartuko da.
Greban dauden langileek beren aldetik, atzo arratsaldean egin zuten ostiralean udalak hartu zituen neurrien aurrean zer egin erabakitzeko batzarra. Lizitazio berriaren "baldintzak jakin ondoren eta horiek aztertutakoan" erabakiko dute langileek lanera bueltatu edo greban jarraitu. Greban dauden langileek asteazkenerako egingo dute prentsaurrekoa.
Gaur arratsaldeko Osoko Bilkura, lotura honetan izango da ikusgai.