2023/10/28 20:00-00:00

Ikuskizuna

Beldurrezko ibilbidea

Beldurrezko ibilbidea
Elosegi parkea, Tolosa

XX. mendearen erdialdera arte euskarari eta euskal landa-eremuari oso lotuta egon da Gau Beltza. Orain, tradizio hori baliatu nahi izan du Galtzaundi Euskara Taldeak, Gau Beltzari indarra emateko.

Horregatik guztiagatik, aurten ere Gau Beltzari ikusgarritasuna eman eta nerabeei begirako beldurrezko ibilbidea antolatu du Galtzaundik, Tolosako Elosegi parkean. Ibilbidearen hasiera Montezkue auzoan izango da (Soldadu kaletik gora Montezkue auzoko trenbideko zubia pasata). Urriaren 28an eta 31n egongo da beldurrezko ibilbidea egiteko aukera 20:00etatik 00:00etara. Taldeak 10 minutuz behin irtengo dira eta gehienez, bost pertsonakoak izango dira. Ibilbideak 20 minutuko iraupena izango du, eta bertaratzen direnek hezurretarainoko beldurra sentituko dute ibilbide guztian zehar.

Beldurrezko ibilbidean parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da, eta doakoa izango da. 13 urtetik aurrerako gazteek (2008an jaiotakoak barne) parte hartzeko aukera izango dute. Izena emateko, gerturatu Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara (Nafarroa etorbidea 6, Tolosa) edo eman izena online formularioa beteta. Izena emateko aukera egongo da txanda guztiak bete arte.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean