Asteazkenaean, Tolosako Udal Musika Bandak Udazkeneko Kontzertua eskainiko du Berazubi auzoan, bertako festen lehen egunean. Urteroko hitzordua izaten da, urriaren 12a jaieguna izanik, bezperan egin ohi dutena.
20:00etan hasiko da emanaldia, eta errepertorio zabala entzuteko aukera izango da. Gure Giroa (Tomas Aragües), Highlights from La La Land (J. Hurwitz / Moldaketa: M. Brown), La Gran Vía (F. Chueca eta J. Valverde) Tina Turner: Simply The Best! (Jan Van Kraeydonck), Latin American Fever (Harald Kolasch) eta Ragón Falez (E. Cebrián) da kontzertuaren programa.
Herritar guztiak animatu nahi dituzte kontzertura, eta Berazubi Auzo Elkarteari ere eskerrak eman nahi izan dizkie, kontzertua bertan egiteko aukera eskaintzeagatik.