TOPICera joaten diren bisitarien kopuruak hazten jarraitzen du

Maider Navarro Alustiza 2023ko ira. 15a, 08:00

Aurten ere, TOPIC Museoak eta bere erakusketek aurreko urteetan baina bisitari gehiago izan dituzte, batez ere uztailean eta abuztuan. Iraila ere goranzko joera izaten ari da.

Guztira, 3.877 bisitari izan dituzte, gipuzkoarrak nagusi (%14,83). Estatuko zenbaketan, katalanak (% 8,36), madrildarrak (% 4,58) eta valentziarrak (% 2,08) izan dira nagusi, murtziarrak (% 1,61), granadakoak (% 1,55) eta zaragozarrak (% 1,46) gerturatzen zaizkielarik. Europari dagokionez, berriz ere, frantsesak izan dira udan, TOPICera gerturatu diren gehiengoa (%7,68), italiarrak (%0,86) eta holandarrak (%0,65) jarraian izan dituztelarik. Bisitari kroaziarrak, grekoak, hungariarrak, irlandarrak, ingelesak eta suediarrak ere izan dituztela jakinarazi dute museotik, baina harrituta adierazi dira, batez ere, Asiako bisitarien hazkundearekin.

Udaldiaren itxiera arrakastatsuarekin, etorkizun «baikorra» ikusten dutela datorren urterako adierazi dute TOPICeko kideek, hazteko eta garatzeko aukerak are handiagoak direla gehituz.

Erlazionatuak

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean