Igande honetan 'La Tartana' konpainiaren txotxongilo erakusketa kenduko dute Topic-etik

Erredakzioa 2023ko ira. 5a, 09:00

Hilaren 10a, hau da, igande hau izango da txotxongiloak Tolosan igaroko duten azken eguna.

Agur esateko garaia heldu dela eta, txotxongiloei bisita egiteko ordutegia hurrengoa da:

Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00ra arte eta arratsaldeko lauretatik zortzietara. Asteburu eta jai egunetan ordea, 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldeko 15:30etatik 19:30etara.

Martxotik ikusgai egon da Topic-en Juan Muñozek eta bere konpainiak egin duten erakusketa interaktiboa. 1977az geroztik egon dira 'La Tartana' konpainiaren txotxongiloak oholtza gainean. Aurten, Tolosak izan du antzerki-unibertso berritzaile hau erakusteko aukera.

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA