Gipuzkoa plaza eta Txurreria, Micky and the Buzz, Mingo Balaguer eta Pablo Sanparen doinuekin alaituko dira

Maider Navarro Alustiza 2023ko eka. 30a, 08:00

Rock-and-roll eta swing-aren jarraitzaileak dira Micky & The Buzz, bost bilbotar, italiar abeslari bat buru dutela, Micky Paiano. Micky & The Buzz 2018 hasieran elkartu ziren eta rock-and-roll, swing, rockabilly eta rhythm and blues bezelako generoak ikutzen dituzte.

Hauxe Micky & The Buzz taldearen abesti bat:

Hurrengo gonbidatuak Mingo Balaguer harmonika jotzaile eta abeslaria eta Pablo Sanpa gitarrista dira. Mingo Balaguerrek 30 urte baino gehiago daramatza agertokietan, eta 17 disko argitaratu ditu, gure mugetatik kanpo ere harmonika jotzaile eta blues abeslari gisa duen esperientzia bermatzen dutenak. Pablo Sanpa, bestalde, erreferentziazko gitarristetako bat da Madrilgo eszenan. Bere aldakortasunak reggae, rock, swing, jazz, funk, new soul eta hip hop estiloetara eraman du, nahiz eta bere eremurik gustukoena bluesa izan.

Hementxe ikus ditzazkezue:

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA